martes, 11 de junio de 2013

Afrika beltza: Madagaskar

Madagaskar, ozeano indikoko irla majiko bat: paisaingatik, jendeangatik.... Joan den udan eta lagun batzuk aholkatuta bertara joatea erabaki genuen. Tsaranoro bailarara egin genuen bixita eta han ibili ginen paretan gora ta behera. Bertako kanpintxo batean egin genuen lo, frantses batek dauka montatuta eta oso ondo dago, hona hemen enlazea: http://www.campcatta.com/. 10 egunen ondoren, eskalada utzi eta herrialdea bixitatzeari ekin genion, kristona izan zen. Denetik dao: animalia harrigarriak, tropikoa, hondartza bakartiak, eremu lehorrak....



Tsaranoroko herrixka:



Tsaranoroko paretak:

Baobaba:

Hau bai muskerra:

Begira ze hondartza, ta hutsik:

Pirineotatik - Alpeetara

Bertako mendietan hamaika buelta eman ondoren, bailara eta paraje berriak ezagutzera abiatzen gara Alpeetara. Mendi earrak, historia askokoak eta bide elegantez jositakoak. Lehenengo bixita ta gero, nik uste dut urtero joan gerala bueltan. Hona hemen bidaietako argazkitxo batzuk:



Iratz eskalatzen eta ni bileran aseguratzen. Grand Capuccin-eko "Suizoen ibilbidea" eskalatzen:

Drura bere ipar aurpegiko "Allain-Leninger" bide klasikotik igo aurreko bibaka:


Druko tontorrean pozik:


Piz Badile mendi zoragarria eskalatzeko aukera ere izan genuen:


martes, 4 de junio de 2013

Ordesa, Rabada - Navarro

Urte ugari pasa ondoren, mendiari engantxatuak jarraitzen dugu. Sarrera honetan, gure txoko kuttunetako bat azaltzen da, Ordesa. Bertan eskalatzea izugarria da, tokiagatik, historiagatik, konpromisuagatik eta bide askoren kalitateagatik.
Kasu honetan, Rabada - Navarro ibilbide mitikoa egin genuen. Harrigarria da nola igo ziren bi tipo hauek garai hoietan eta zuten materialarekin hemendik!!!!


Tetxo mitikoaren aurretik, hor gustora kanporago atera gabe.
Tetxuan enpotratua

Bariantetik egin genuen, kanpatara ateratzen den zeharkaldia ekiditeko. Luze oso polita.


Goiko tximiniatan, erraza baino bazpare ez erori!




Bia bukatuta, goiko belardian, horrek ematen dun poza ta lasaitasunakin.

Iratz ta biok.

Hastapenak

Bueno, hona hemen blogeko nere lehenengo sarrera. Blog honetan, orain arte egin ditudan bidaitxo eta eskaladak kontatuko dizkizuet. Argazki honetan egin genuen zeharkaldian hasi nintzen mendiari engantxatzen, eta orain duten drogomenpekotasuna ez da normala.
Duela 10 urte. Gavarnie - Ref. Tucarroya - Monte Perdido - Brecha de Rolando - Ref. Sarradets - Gavarnie.
Ongi etorri gaztiak!

Urtzi ta Zabinokin